Ongi Etorriwww.ongietorrigipuzkoa.com

INFO GIPUZKOA

Gipuzkoa click batean

Donostia-San SebastiánHemen Gipuzkoa, Donostia eta eskualde guztietako web orrialderik erakargarrienekin loturak aurkituko dituzu.

Hemendik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, San Sebastian Turismoren eta orokorrean eskualde guztietako turismoa bultzatzen duten organizazioen webgune ofizialetara izango duzu sarrera.
 

Bertan, Gipuzkoako zauden lekuan zaudela, zure egonaldiari buruzko informazio oro aurkituko duzu. Alde batetik,aisirako proposamen erakargarriak, bestetik informazio praktikoa etabukatzeko, errekurtso turistikoen gaineko hainbat datu.

 

  Zarautz

Herri turistiko honek urteko garai bakoitzeko dituen proposamen turistikoak erakusten ditu. Ibilaldiak, kirolak (golfa, surfa, txirrindularitza...), hondartza, festa tradizionalak, jarduera kulturalak eta euskal gastronomia. Taberna eta jatetxeen eskaintza zabala.

 


San Sebastián Turismo
 

Bisitariak turismoari buruz, museoei buruzeta Donostiak dituen paisai eta gastronomia izugarriaren gaineko informazioa jasoko du, produktu turistikoen presentzia bereziarekin; adibidez, miniaturazko sukaldearen tailerra pintxos.sanse. Hau dena merkatu frantsesarentzako dago pentsatua, Donostiarentzako oso garrantzitsua dena.  
 

Urola Kosta 

Eskualde honek dituen bost udalerriak promozionatzen ditu: Orio, Aia, Getaria, Zumaia eta Zarautz. Bakoitzak bere izaera propioa du eta elkarrekin komunitate-mosaiko aberatsaosatzen dute, paisai desberdin eta aberatsekin, hondartza ikusgarriekin, arrantzale eta kirol portuekin, parke naturalekin, gune historikoekin eta tradizioekin.

Urola barnealdea

Urola ezagutzera gonbidatzen zaitugu, Euskadiren bihotzean dagoen eskualdea, esperiantzia bakan baten bidez euskal nortasunaren esentziara eramango zaituena. Urolara hurbiltzeko hainbat proposamen eskaintzen dizkizugu, horrela bere ondare-historiko aberatsa, baliabide naturalak, euskaraeta bere kultura ezagutzeko, bere biztanleen abegikortasunaz gozatzen duzun bitartean.

Vista general de TolosaTolosaldea

Gipuzkoako bihotzean kokatzen da, kultura eta natura ondare baliotsuarekin. Hiribildu honek kultuer eskaintza garrantzitsua aurkezten du: hirigune historikoa, feria gastronomikoak, tradizioak eta Jatorri Deitura duten produktuez (babarrunak, Ibarrakopiperminak) osatutako gastronomia.

Bidasoa Aktiba
 

Eskualdeko agentzia honek turismoa hedabide desberdinak erabiliz promozionatzen du; herrientzako proiektuekin, liburuxkak eginez, ferietan parte hartuz, Gipuzkoa Kostabezalako marka turistikoekin, hirien eta erdi aroko hirbilduen parteizanda...

Goierriko eskualdea
 

Trikuharrien artea pasiatu, Aizkorri-Aratz eta Aralarreko Parke Naturalak ezagutu, perretxikoak hartu, baserri bat ezagutu, Idiazabalgo gazta dastatu, sagardoa zerbitzatu edo zaldi gainean ibiltzea dira Goierrin egin daitezkeen jardueretako batzuk.


Valle del hierro-Burdin aranaBurdinaren Bailara (Lenbur)

Bailara honetan Mirandaola Burdindegiaz gozatu daiteke, XIV.menderaino eramango gaituen zuzeneko ikuskizuna. Eskualde honenbeste proposamenak dira Euskal Burdinaren Museoa, Artzaintzareneko museoa, Ogiaren Txokoa, AIKUR erleen Museo berria eta Langileen ibilbidea.

 

Debagoiena
 

Zonalde honek eskaintzen duen errekurtso turistikoetako bat, besteakbeste, bere edifizio eta etxe-dorreetan nabarmena den erdi arokoarte-ondarea da. Oñati, Bergara, Arrasate eta Elgetan aurkitzendira. Honez gain, hiru tenpluen ibilaldia dugu (Loiola-La Antigua.LaAntigua-Brinkola.Brinkola-Arantzazu), Aizkorri-Aratz parke naturala, Eskoriatzako gatzaren museoa... bere gastronomia aberatsa ahaztu gabe, Bergarako betegarriak kasu.

OarsoaldeaOarsoaldea
 

Bere proposamenak naturguneak hartzen ditu bere baitan. Adibidez, Aiako Harria Parke Naturala, Arditurriko bide berdea edo Jaizkibelmendia. Hirigune historikoak dira beste interes puntu bat: Pasaia, Errenteria, Lezo eta Oiartzunen. Pasaiako badiaren bistak, bere museoak, tren Berdea edo Listorreta-Barrengoloia dira ezagutzea pena merezi duten beste leku batzuk.

Debabarrena

Eskualde honek proposamen interesgarriak eskaintzen ditu. Esaterako, BTT zentrua (mendi bizikletentzako ibilbideetan espezializatua); flysch ibilbidea (Mutriku-Deba-Zumaiaren kostako geoturismoko ibilaldia) eta gastronomia (Zuzenean erosteko eta esplikatzeko produktoreetara ibililadi proposamena).               


 

> Ongi Etorri kluba