Ongi Etorriwww.ongietorrigipuzkoa.com

AUKERA ASKO ESKAINTZEN DITUEN AIREPORTUA BILBON

 

 
Bilbo, Bizkaiko hiriburua, milioi bat pertsonako metropoliaren bihotza da. Nerbioi ibaiaren alboan kokatzen da eta Kantabriar itsasotik 11 kilometrotara. Bere itsasadarra bertan itsasoratzen da eta hiriaren sorkuntzan eta garapen ekonomiko zein industrialean garrantzi handia izan du. Itsasoraino egiten duen bidean, Bilbo Handiaren eskualdea osatzen duten herriak daude.
 
Bilbo Penintsularen iparraldean gune ekonomiko eta kultural garrantzitsuenetakoa da. Bere ikonoa Guggenheim Museoa da, hiria Internazionalki erreferentzia arkitektoniko eta artistiko bihurtu duena. Museoak bisitariei eskaintza zabala ematen die aisiarako eta kultura sustatzeko. Bidaia antolatzerako orduan, hiriak dituen erakargarriez gain, kontuan eduki behar dira Bilbo inguruan dauden leku zoragarriak.
 
Bilbo leku estrategikoan dago kokatua eta oso ondo komunikatua dago airez, itsasoz eta lurraz. Horregatik, penintsularen iparraldearen atea bihurtzen da.
 
Aireportua, Santiago Calatravak egina, 6 kilometrotara dago eta hegaldi erregularrak eskaintzen ditu Europako hiririk garrantzitsuenetara, Espainiako 18 hiriekin konexioa du eta Europako 9rekin. Uda honetan, 22 helgaldietaraino iritsi dira.
 
 
www.bilbaoair.com


 

> Ongi Etorri kluba